2024-03-22 - Agenda

Sortu zeure GPT adimen artifizial pertsonalizagarria

Enpresa Digitala

2024-03-22 (09:30 - 00:00)

Prest zaude OpenAIrekin adimen artifizialaren munduan murgiltzeko? Tailer hau ez da ikastaro bat bakarrik, GPTren domeinurako bidaia praktiko bat baizik.

Teknologiak gure bizitzaren alderdi bakoitza birdefinitzen duen mundu honetan, adimen artifiziala (AA) jada ez da kontzeptu futurista bat bakarrik, baizik eta guztion eskura dagoen tresna boteretsu bat. Imajinatu zure negozio edo proiektu pertsonalerako AAko irtenbide pertsonalizatuak sortzeko ahalmena duzula, programazioan aditua izan beharrik gabe!

Info gehiago

AArekin sortutako testuak: aukerak, arriskuak eta erabilera egokia

Enpresa Digitala

2024-03-22 (09:30 - 00:00)

Tailerraren helburua da onlineko komunikazioetarako kalitatezko edukia sortzea adimen artifizialarekin (AA) sortutako tresnen bidez.

Tailer honetan, adimen artifiziala eduki digitalaren planifikazioan eta sorkuntzan aplikatzen ikasiko duzu. AArekin edukia sortzen erakutsiko dizugu.

Info gehiago

Gemini Pro: IA Generatiboaren potentziala doan

Enpresa Digitala

2024-03-22 (09:00 - 00:00)

Adimen artifizialaren aukerak esploratzeko irrikatzen dagoen profesionala zara?

Geminik, Googleren hizkuntza eredu aurreratuenak, aurrekaririk gabeko berrikuntza eta sormen munduari ateak irekitzen dizkio.

Parekorik ez duen prozesatze gaitasunarekin, Geminik modu natural eta arinean elkarreragiteko aukera ematen dizu, erantzun zehatzak, originalak eta zure beharretara egokituak sortuz.

Tailer praktiko honetan, gainerako ereduetatik zerk bereizten duen, zer gaitasun dituen eta zure produktibitatea eta sormena hobetzeko nola erabil dezakezun ikasiko duzu.

Info gehiago

Pitch aholku-emailea: azaldu zure soluzioa teknizismorik gabe eta bizkortu aurkikuntza

Enpresa Digitala

2024-03-22 (09:30 - 00:00)

Pitch aholku-emailea zera da: salmenta-ziklo arrunt baten hasieran, ase dezakezun premia bat izan dezaketen pertsonekin harremanetan jartzea.

Interakzio hori gerta daiteke elkarrizketa bidez, topo egitearen ondorioz edo telefonoz hitz eginda, eta aurkikuntza bizkortzea du helburu. Hau da, zure solaskideak behar duenari buruzko informazioa lortzea da helburua, bai eta pertsona hori neurriak hartzeko prest ote dagoen ebaluatzea ere.

Info gehiago

Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailer praktikoa (euskaraz)

Enpresa Digitala

2024-03-22 (10:00 - 00:00)

Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Horrek informazio bonbardaketa ekarri du, eta baliteke informazo hori dena iragazi, antolatu eta lehenetsi behar izatea aldaketaren irismena ulertzeko eta egunean jartzeko. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko.

Info gehiago

ChatGPT Prompt Engineeringekin eraginkortasunez erabiltzea (Online)

Enpresa Digitala

2024-03-22 (09:00 - 00:00)

Ikastaro honetan, Prompt Engineering teknikak baliatuz ChatGPT teknologia modu eraginkorragoan nola erabili aztertuko dugu.

Info gehiago

Barnetegi Teknologiko - Aztertu zure datuek Power BIrekin hasieratik bukaera arte

Enpresa Digitala

2024-03-22 (09:00 - 00:00)

Datuak eta hauen tratamendua alderdi kritikoa bilakatu dira enpresen ezagutzaren eremu guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stockak, produktibitatea, errendimendua, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digital ekintzen jarraipena, web analisia, sare sozialak…). Gero eta handiagoa da merkatuan dauden datu inteligentzia eta analisi tresnen eskaintza, hauen helburua da soluzioa ematen ahalegintzea enpresa hauek duten analisi eta bistaratze beharrari.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2024 abendua hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
678
1415
182021
22
23242526272829
3031