Turismo-ko agindu emaileei buruz jakin behar duzun guztia - BASQUETOUR (online)
Enpresa Digitala
2024-04-24 (09:30 - 00:00)
Azkenaldian denok entzun dugun han eta hemen influencer hitza. Figura berriak dira, sarritan sare sozialekin lotzen ditugunak, hala nola Instagram, TikTok... edo streaming plataformekin, Youtube, etab. Hala ere, ba al dakigu benetan nor diren, nola lan egiten duten eta garrantzitsuagoa dena, marketinaren munduko profil berri horiek nire negozio turistikoa sustatzen lagundu badiezadakete, erreserba eta/edo salmenta gehiago lortzeko?
Baina ez dezagun etxea teilatutik hasi, preskripzioaren mundua influencerrak baino askoz harago doalako. Preskripzioa beti egon da, prentsa eta bitarteko tradizionalagoetatik hasita, kasu askotan digitalerantz trantsizioa jada egin duen mundu bat, eta, beraz, interesgarria da hori ere ezagutzea.
Aztertuko dugu zer pauso eman behar diren preskriptoreekin sustapen ekintza on bat egiteko, hau da, itzulera positiboa izango duen ekintza bat, batez ere maila ekonomikoan, negozio edo helmuga turistiko baterako. Eta hau hurbileko adibideak eta esperientzia errealak ezagutuz eta komentatuz egingo dugu, bai praktika onak bai txarrak, bai preskriptoreen ikuspegitik bai eta erakunde turisten ikuspegitik.