OSINT, iturri irekietako ziberadimena
Enpresa Digitala
2024-05-16 (09:30 - 00:00)
Iturri irekietako ziberadimenak Interneten ikusgai dagoen informazioa erabiltzen du, hura analizatzeko eta erabiltzaileari sortzen zaizkion kezkei erantzuteko. Sortzen den informazioa adimentzat hartzen da; izan ere, eskatutako kezkei eta galderei erantzuten die. Iturri irekiak iturri-mota bat baino ez dira. Badira beste asko, bilaketa bati balioa emateko gai direnak.
Tailer honetan hau ikasiko dugu: termino horietako bakoitzaren definizioa, zer adimen-mota dauden, haien erabileraren mugak, bilaketa horiek zertara edo norengana orientatzen diren, erabili beharreko tresnak eta gordailuak, iturri irekietara orientatutako makina birtualak, nola praktikatu eta gizarteari onura ematen dioten irabazi asmorik gabeko ekimen batzuk.