Logistikaren eta nazioartekotzearen erronkak merkataritza elektronikoan (Online)
Enpresa Digitala
2024-05-27 (15:30 - 00:00)
Jardunaldi honetan, Nicolás Mouze-k azalduko digu zer funtsezko faktorek osatzen duten eredu logistiko bat, geurea hautatzerakoan irizpideak argiago izan ditzagun. Prozesu konplexua denez eta aukera asko eskaintzen dituenez, nazioartekotzean jarriko dugu arreta bereziki.
Nicolás Mouze merkataritza elektronikoko logistikan, esportazioan eta nazioartekotzean aditua eta DHLko marketin- eta salmenta-zuzendaria. DHLtik, Espainiako ETEei eta ekintzaileei aholkuak ematen dizkie, nazioartekotzeko estrategiak definitu ahal izan ditzaten. JUMP-Exportatuempresa.com (2011) elkarteko kide sortzailea da, Inter-aceite, la Cambra de Tarragona eta Cajamar enpresen aholkularia. ICEXekin (Spain your Partner, 2015) ere lan egiten du, eta nazioarteko e-commerce enpresei laguntzera bideratutako Export@digital plataformaren sortzaileetako bat da (2016).