Nola aukeratu teknologiarik onena merkataritza elektroniko baterako (Online)
Enpresa Digitala
2024-06-17 (09:30 - 00:00)
Teknologia ez da dena saltzeko orduan, baina salmenta-prozesuaren oinarria da. Merkataritza elektroniko baterako oinarri teknologikoa ondo aukeratzea hainbat faktoreren baitan egongo da, eta Angel Villak horiei buruz hausnartzen lagunduko digu jardunaldi honetan.
Angel Villa, Gasteizen finkatutako Onforyou agentziaren CEO & e-commerce Developer da. Onforyouk Bimba & Lola, Adolfo Dominguez, Ternua, Victoria Oinetakoak, Mustang edo General Óptica markekin lan egiten du. Angel informatikako ingeniaria da, eta teknologiaren eta negozio-ikuspegiaren arteko nahitaezko oreka jartzen du. Espezializatuta dago Adobe Commerce, Salesforce Commerce Cloud eta Shopify plataformetan.