2025-03-21 (09:00 - 00:00)
Datuak eta hauen tratamendua alderdi kritikoa bilakatu dira enpresen ezagutzaren eremu guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stockak, produktibitatea, errendimendua, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digital ekintzen jarraipena, web analisia, sare sozialak…). Gero eta handiagoa da merkatuan dauden datu inteligentzia eta analisi tresnen eskaintza, hauen helburua da soluzioa ematen ahalegintzea enpresa hauek duten analisi eta bistaratze beharrari.
2025-03-21 (09:00 - 00:00)
Dokumentuak sortzea izaten da, enpresa batean, lanik ohikoenetako bat, eta, bereziki, aurkezpenak sortzea (produktuak eta zerbitzuak erakusteko, katalogoak, proposamenak, etab.). Baliabide asko xahutzen dira horretan. Txantiloiak sor daitezke, bai, baina adimen artifizialarekin hori baino askoz ere gehiago egin daiteke, produktiboagoak izaten laguntzen baitigu: zeregin errepikakorrak automatizatu, edukia berrantolatu, diseinua moldatu, akatsak ekidin, baliabideak sortu (adibidez, irudiak, animazioak, infografiak, diagramak...). Horri guztiari esker, denbora aurrez dezakegu, baita emaitza hobeak lortu eta emaitzok behar bakoitzera egokitu ere.
2025-03-21 (09:30 - 00:00)
Ikastaro honekin, Google Geminiren eta NotebookLMren gaitasun aurreratuenetan eta funtzionalitate interesgarrienetan sakonduko duzu, erabiltzaile-mailan. Googleren adimen artifizial sortzaileko tresna nagusiak dira.
Tailerra amaitutakoan, zehatz-mehatz ulertuko duzu adimen artifizialeko tresna sofistikatu hauek nola eralda eta optimiza ditzaketen zure eguneroko zereginak. Ikaskuntza praktikoko eta interaktiboko esperientzia baten bidez, teknologia hauek eraginkortasunez integratzen eta erabiltzen ikasiko duzu, eta berariazko estrategia eta teknikak aurkituko dituzu produktibitatea eta efizientzia nabarmen hobetzeko zure lan-ingurunean; hala, emaitza hobeak lortuko dituzu ahalegin gutxiago eginez.
2025-03-21 (10:00 - 00:00)
Mundu digital honetan, non zibersegurtasuneko mehatxuak etengabeak eta gero eta sofistikatuagoak diren, zibergertakariei erantzuteko eta zibergertakariak kudeatzeko estrategia eraginkorra izatea funtsezkoa da negozioaren jarraitutasuna babesteko.
Webinar honetan, segurtasun gorabeherei aurrean prest egoteko, gorabehera horiek detektatzeko, horiei erantzuna emateko eta horien ondoren lehengoratzeko jardunbide onenak aztertuko ditugu. Gertakariei Erantzuteko Plan batek duen garrantzia aztertuko dugu, bai eta SOCen, CSIRTen eta DFIRen zereginak eta Cyber Threat Intelligencek eta analisi forentseak kudeaketa eraginkorrean ematen duten laguntza ere.
Ekitaldi hau TIko profesionalei, zibersegurtasun arduradunei eta zuzendariei zibererasoetatik babesteko eta eraso horiei erantzuteko estrategiak indartzen laguntzeko diseinatuta dago.